2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 167. lurzatian (Plaza karrika 5). Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2025eko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena 1. poligonoko 167. lurzatian (Plaza karrika 5) dagoen eraikin baten altuera handitzea. Lis Marlís Puentes Gonzálezek sustatu du. Horrenbestez, iragarkia eta onetsitako proiektuaren testu osoa argitaratu behar dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, izan ditzan behar diren ondorioak, hots, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.b) eta 74. artikuluetan ezarritakoak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Agoitzen, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2509460