153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gidari-peoiaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan kontratudun finkoen araubidean. Izendapen-proposamena

Gidari-peoiaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, kalifikazio-epaimahaiak Pedro Perez Quesada izendatzeko proposamena egin du, bera baita lehen postuan geratu den izangaia, bat etorriz deialdiaren 5. oinarriarekin (2024ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an).

Proposatutako izangaiak aurkeztu beharko du deialdiaren 6. oinarrian aipatzen den dokumentazioa (deialdia argitaratu zen 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an).

Azkoienen, 2025eko uztailaren 3an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2509475