153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, ibilbideko peoiaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak, 2025eko ekainaren 30eko 2025-0035 Ebazpenaren bidez, María Victoria Balduz Burgos izendatu du lan-kontratudun finko, ibilbideko peoiaren lanpostua bete dezan Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean; hori guztia, bat etorriz Mankomunitateko buruaren 2025eko urtarrilaren 29ko 2025-0003 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiarekin (2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 27an).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2025eko uztailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2509313