2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko instalazioetako garbitzaileen bederatzi lanpostu. Izendapena
Bukatu da hautapen-prozesua honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko instalazioetako garbitzaileen bederatzi lanpostu. Lanpostu horiek 2022ko eta 2023ko ekitaldietan onetsitako enplegu publikoaren eskaintzako ordezte-tasa espezifikoei dagozkie. Deialdiaren oinarriak 2024ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, ekainaren 13an. Hala, Atarrabiako Udaleko alkateak 2025eko uztailaren 1eko 638 Ebazpena eman du; hona hemen haren testua:
1. Jarraian ageri diren izangaiak Atarrabiako Udaleko funtzionario izendatzea, bete ditzaten honako plaza huts hauek:
PLAZA | LANPOSTUA | LANALDIA | IZENDATUTAKO IZANGAIA |
06 03 02 / 02 | Garbitzailea (ikastetxeak) | Partziala (erdia) | Izendapen proposamen osagarria egiteke dago |
06 03 02 / 04 | Garbitzailea (ikastetxeak) | Partziala (erdia) | Izendapen proposamen osagarria egiteke dago |
06 03 02 / 06 | Garbitzailea (ikastetxeak) | Partziala (erdia) | Mateos Romero; Ana Isabel |
06 03 02 / 07 | Garbitzailea (ikastetxeak) | Partziala (erdia) | Soria Soria; María Gemma |
06 03 02 / 08 | Garbitzailea (ikastetxeak) | Partziala (erdia) | Garcia Hernando; Beatriz |
06 03 02 / 09 | Garbitzailea (ikastetxeak) | Partziala (erdia) | Morillo Habas; Ana Isabel |
05 07 01 / 01 | Garbiketa (Amalur HE) | Osoa | Martinez Zabalza; María Iciar |
05 07 01 / 05 | Garbiketa (Amalur HE) | Osoa | Lostado Sola; María Teresa |
09 01 01 / 03 | Garbiketa (Kultura) | Partziala | Izendapen proposamen osagarria egiteke dago |
2. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Atarrabiako Udalaren https://www.villava.es/eu/ atariko deialdiaren web fitxan ere.
Atarrabian, 2025eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2509403