153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, igeltsero-ofizialen sei plaza huts (C maila) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiko plazak bete gabe utzi direla deklaratzea

Alkatetzaren maiatzaren 21eko 2122/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren deialdi bat eta oinarri arautzaileak, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko igeltsero-ofizialen sei plaza huts (C mailakoak). Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an.

Behin bukaturik hautapen-prozesu horretan aurkezteko epea, eta behin egiaztaturik ez dela aurkeztu parte hartzeko eskabiderik, bidezkoa da deklaratzea, 2025eko uztailaren 16ko 2919 Ebazpenaren bidez, bete gabe utzi direla deialdiko plazak.

Horiek horrela, ebazten dut:

Lehena.–Deklaratzea deialdiko plazak bete gabe utzi direla, ez delako izangairik aurkeztu parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean; zehazki, honako honetan: deialdia, igeltsero-ofizialen sei plaza huts (C maila) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2025eko uztailaren 16an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2509938