2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Gazte Etxeko monitorearen eta Gazte Etxeko/gazte lokaleko monitorearen lanpostuak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 2an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen udalaren lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).
Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.
Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-fitxan), sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan argitaratu ziren irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an, hurrenez hurren), behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak onetsi ziren.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, betiere betetzen bazituzten deialdian eskatutako baldintzak, eta lekurik bazuten deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da lan-kontratudun finko gisa kontratatzea eta jarraian ageri diren lanpostuak esleitzea.
–Alkatetzak 2025eko ekainaren 18an emandako 1201 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:
Lehena.–Maider Landa Perez eta Garazi Vélez Berrio lan-kontratudun finko izendatzea, Tafallako Udalaren zerbitzura jardun dezaten, lanpostu hauetan, hurrenez hurren: Gazte Etxeko monitorea eta Gazte Etxeko/gazte lokaleko monitorea.
Bigarrena.–Lanpostu huts hauek esleitzea: 06.1.3 plaza (Gazte Etxeko monitorea, C maila, lan-kontratudunaren araubide juridikoa) Maider Landa Perezi, eta 06.1.4 plaza (Gazte Etxeko/gazte lokaleko monitorea, C maila, lan-kontratudunaren araubide juridikoa) Garazi Vélez Berriori.
Hirugarrena.–Izangaiek 2025eko ekainaren 19an sinatu beharko dute dagokien lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
Baldin izendatutako izangaiak ez badira egun horretan lanpostuaz jabetzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan–, eskubide guztiak galduko dituzte Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun izateko.
Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2025eko uztailaren 7an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2509549