2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen lanposturako izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko uztailaren 17an egindako bilkuran:
Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 44 lanpostu sartzeko prozeduraren bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdian puntuaziorik handienak lortu zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera. Izendapena Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren bidez [JOB 27-NOV-24 (17/RH)] egin zen, 2024ko 258. NAOn, abenduaren 20koan, argitaratua.
Ebazpen horretan María Rosario Amadoz Muruzabalen izendapena eten egin zen ezinbesteko kasu baten ondorioz, arrazoi hori desagertu arte. Alabaina, gero eskabide bat igorri zuen, zeinetan jakitera eman zuen 2024ko abenduaren 20an hartuko zuela erretiroa. Halaber, eten egin zen Jokin Osete Ardanazen izendapena ezinbesteko kasu baten ondorioz.
Bestalde, aipatutako akordioan izendatutako pertsonen artean, honako hauei borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaren jabetza hartu eta egun horretatik aitzina: Xabier Akerreta Rodríguez, María Pilar González Iñigo, María Pilar Ochoa Nieva, José Julian Eraso Mortalena, Xabier Moreno Macuso, Eva Cuesta Alcalá, José Antonio Salguero Pérez, Francisco Javier Andráiz Labairu, María Laura Tejada Salvatierra eta Roberto Rípodas Ezkurra.
Era berean, behin ezinbesteko kasua desagertuta, 2025eko urtarrilaren 20ko Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez [JOB 20-ENE-25 (9/RH)] izendatua izan zen Jokin Osete Ardanáz.
Borondatezko eszedentziak eman ondoren lanpostu hutsak betetzeko izendapenerako proposatu eta izendatu ziren Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko otsailaren 10eko erabaki bidez [JOB 10-FEB-25 (9/RH)] honako hauek: Miren Eukene Madoz Sánchez, Josune Jiménez Unanua, Ricardo Chocarro Losantos, Raúl García Morales, María Amelia Pantoja Casas, Alberto Etxarte Zambrano, José María Lebrón Zunzarren, Juan María Recalde Arretxea, María Águeda Anaya Huarte, Luis Urzainki Beorlegui eta Joaquín Berrueza Ugarte.
Beste alde batetik, Jokin Osete Ardanázek borondatezko eszedentzia eskatu zuen, eta eman zitzaion, postua noiz hartu eta hortik aitzina. Era berean, otsailaren 10ean izendatutakoen artetik honako hauek eskatu zuten borondatezko eszedentzia, eta eman zitzaien, postua noiz hartu eta hortik aitzina: Josune Jiménez Unanua, Luis Urzainki Beorlegui, Ricardo Chocarro Losantos, Joaquín Berrueza Ugarte, María Águeda Anaya Huarte, Miren Eukene Madoz Sánchez eta Alberto Etxarte Zambrano.
Beraz, azaldutako arrazoiengatik, hautapen-epaimahaiak beste izendapen-proposamen osagarri bat egin zuen lanpostu hutsak betetzeko, honako hauendako: Carlos Ayucar Escobar, Mario Vuillermoz Millán, Arantza Izcue Isturiz, María Jesús Goya Tellechea, Javier Ortega Gómez, Francisco Javier Imirizaldu Ferreras, Mikel Esnaola Alegría eta Fernando López Buceta.
Proposatutako izangaien artean, Mikel Esnaola Alegríak ezinbesteko kasua alegatu zuen, eta horregatik ezin izan zituen eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu.
Behin ezinbesteko kasua amaituta, aurkeztutako agiriak aztertu ziren eta lanpostuko zereginak betetzeko zegokion gaitasun-txostena eman zuten medikuek. Hori horrela, egokia da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Mikel Esnaola Alegría, 1-402900-115 funtzionario-plaza esleituta.
2. Agintzea izendatutako izangaiak 2025eko abuztuaren 4an hartu beharko duela lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko uztailaren 17an.–Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Jose Martin Abaurrea San Juan.
Iragarkiaren kodea: L2509897