153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURILLO EL FRUTO

Deialdia, administrari-ofizialaren plaza hutsa txanda murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena

Alkate udalburuaren 2025eko otsailaren 21eko 26. Ebazpenaren bidez (2025eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 6an), udal honen lan publikoaren eskaintza onetsi zen 2025erako. Hona hemen:

–2. lanpostua: administrari-ofiziala. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %18,35. Egoera: hutsik.

Alkate udalburuak 2025eko martxoaren 21ean emaniko 43. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen administrari-ofizialaren plaza hutsa txanda murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez (2025eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 11koa.).

Alkate udalburuak 2025eko uztailaren 14an emaniko 121. Ebazpenaren bidez, proposatu zen Leire Goñi Marín izendatzea Murillo El Frutoko Udaleko administrari-ofizial, hura baita oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Deialdiaren 10.1 oinarriarekin bat etorriz, alkate udalburuak 2025eko uztailaren 21ean emaniko 128. Ebazpenaren bidez, Leire Goñi Marín Murillo el Frutoko Udaleko funtzionario izendatu zen, ofizial administrariaren lanpostua betetzeko.

Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartu beharko du izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza, deialdiaren 10.4 oinarrian xedatutakoarekin bat.

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Murillo el Fruton, 2025eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

Iragarkiaren kodea: L2509944