1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
33/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluko zenbait kide aldatzen dituena.
Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nortzuek osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseiluaren osoko bilkura.
Manu hori baliatuz, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren maiatzaren 23ko 33/2024 Foru Aginduaren bidez izendatu ziren Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak.
Nafarroako Estatistika Kontseiluan parte hartzen duten erakundeen egituran eta antolaketan zenbait aldaketa egin direnez, eta erakunde horiekin kontsultatu ondoren, bidezkoa da kontseilu horretako kideen izendapena eguneratzea.
Horri buruz, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6. artikuluak honako hau ezartzen du 3. atalean:
"Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari izendatzen direnek kargua utziko dute kasuan kasuko departamentuaren titularrak kargua uzten duenean, edo departamentu baten antolaketan aldaketak egiteagatik titularrak ordeztea erabakitzen duenean. Enpresa erakundeek eta sindikatuek eta parte hartzen duten gainerako entitate eta erakundeek ordezkariaren izendapena alda dezakete, Kontseiluko idazkariari jakinarazi ondoren.
Aldaketaren proposamena egin daiteke izendapena egin zen bide bera erabiliz eta arrazoiak emanez. Nafarroako Estatistika Institutua zer departamenturi dagoen atxikita, horren titularraren foru aginduaren bidez onetsiko da".
Horiek horrela, departamentuek eta erakundeek proposamena egin dutenez, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen abenduaren 29ko 122/2021 Foru Dekretuaren 6.3 artikulua betetzeko,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:
–Rubén Auza Catalán jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko ordezkari gisa.
–Xabier Errea Corvillo jauna, Iruñeko Udaleko ordezkari titular gisa, eta Paloma Goñi Ruiz andrea, ordezko ordezkari gisa.
–Eva Azanza Bengoechea andrea, Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuko ordezkari titular gisa, eta Augusto Paredes Antón jauna, ordezko ordezkari gisa.
2. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Estatistika Kontseiluko idazkariari, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko ordezkari gisa izendatutakoari, gainerako interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko ekainaren 26an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2509165