2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDABIA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (makinen gidaria) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
2019ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an, argitaratu zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (makinen gidaria), hutsik dagoena Mendabiako Udalaren plantillan. Bada, deialdiaren 8. oinarriari jarraituz, kalifikazio epaimahaiak proposamena igorri dio alkateari, proba guztiak gaindituta puntuaziorik altuena atera duen izangaia izendatzeko: Sergio Uzqueda Morales.
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdiaren 8.1.4 oinarrian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Mendabiako Udalaren bulegoetan.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Mendabian, 2025eko uztailaren 9an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2509573