153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, kirol instalazioetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, Udaleko D mailako funtzionarioen artean. Izendapen proposamena

Kirol instalazioetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko oinarriak 2025eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, martxoaren 27an. Hala, kalifikazio-epaimahaiak, azken emaitza ikusita, eta bat etorriz ezarrita dagoenarekin deialdiaren 8.1 oinarrian, honako langile honen aldeko izendapen proposamena egiten du, hura baita gainditu dutenen artean puntuaziorik handiena eskuratu duena: Iñigo Aristregui Elcano.

Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egunean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean, baita beste agiri gehigarri batzuk ere, Udalak eskatzen badizkio.

Uharten, 2025eko uztailaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2509363