2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, lorezaintza-ofiziala (taldeburua) izateko lanpostu bat betetzeko. Izendapena
Amaitu da lorezaintza-ofiziala (taldeburua) izateko lanpostu bat prozedura murriztuaren bidez betetzeko deialdiari dagokion prozesua (deialdia Burlatako Udaleko Alkatetzaren 2024ko abenduaren 12ko 2110/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an) eta kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin du.
Hala, proposamen horrekin bat etorriz, Alkatetzaren ekainaren 27ko 1684/2025 Ebazpenaren bidez,
EBATZI DA:
Lehenbizikoa.–Iñaki Txapar Urdangarín izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 5.40 zenbakia duen "lorezaintza-ofiziala (taldeburua)" plazan aritzeko. 2025eko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz, 10:00ean.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2025eko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2509220