153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURGI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean. Izendapen-proposamena

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak Asier Diaz de Zerio Lazkano izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 10 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 8. oinarrian jasotzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2025eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 27an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Burgin, 2025eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Flavien Paget.

Iragarkiaren kodea: L2509263