153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, oposizio bidez bete dadin Udaltzaingoko udaltzain-agentearen lanpostu bat. Praktiketako funtzionarioa izendatzea

Baztango Udaleko alkateak, 2025eko uztailaren 17an emandako 451/2025 Ebazpenaren bidez, praktiketako funtzionario izendatu du Patxi Bengochea Ibarra, Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa izaten den bitarterako. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia:

1. Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan praktiketako funtzionario izendatzea Epaimahai kalifikatzaileak proposatutako Patxi Bengochea Ibarra izangaia, Baztango Udaltzaingoan destinoa duen polizia-agente plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdiari dagokiona. Deialdi hori 2025eko otsailaren 27ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

2. Izendapen horrek Nafarroako Segurtasun Eskolan Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan hasten den egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Eskola horrek adierazi beharko dio alkatetza honi, behar besteko denboraz, ikastaroa noiz bukatuko den.

3. Ikastaroak dirauen bitartean, izendatutako izangaiak C mailaren hasierako soldatari dagokion lansaria jasoko du, bai eta, hala badagokio, familia laguntza ere, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean kidetu eta alta emanen zaio.

Praktiketako funtzionario izateak ez dakar berekin eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik.

Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Hori gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio.

Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak deialditik bazterturik geldituko dira.

Halaber, funtzionarioentzat oro har ezarritako araubide juridikoaren xedapenen menpe egonen da, funtzionario izaera dela-eta aplikatzeko diren horien menpe alegia, Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako zehaztapenekin.

4. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, kalifikazio epaimahaiko kideei eta Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2025eko uztailaren 17an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2509872