2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, udaltzain-agenteen bi plaza oposizio bidez betetzeko, plaza kopurua handitzeko aukerarekin. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko uztailaren 17an hartutako erabakia, zeinaren bidez Barañaingo Udaleko funtzionarioak izendatzen baitira udaltzain-agenteen lanpostua betetzeko, deialdi honetan: udaltzain-agenteen bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdia, plaza kopurua handitzeko aukerarekin.
Barañaingo Udaleko Alkatetzaren urriaren 3ko 1102/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi bat, Barañaingo Udaltzaingoko udaltzain-agenteen 2 plaza oposizio bidez betetzekoa, plaza kopurua handitzeko aukerarekin. Erabaki hori argitara eman zen 2023ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an.
2024ko martxoaren 14an, Alkatetzaren 298. Ebazpena eman zen, eta, horren bidez onetsi zen plaza gehiago sartzea Barañaingo Udaleko udaltzainen bi plaza (handitzeko aukerarekin) oposizio bidez betetzeko deialdian (2023ko urriaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen). Hala, beraz, beste hiru plaza gehitu ziren, 4.39, 4.40 eta 4.41 zenbakiekin identifikatuta daudenak Barañaingo Udalaren plantilla organikoan, hasiera batean deialdian sartutako eta han behar bezala identifikatutako bi plazez gain (4.32 eta 4.38 zenbakiak). Horrenbestez, bost dira orain oposizio bidez Barañaingo Udaleko udaltzain izateko deialdiko plazak: 4.32 plaza, 4.38 plaza, 4.39 plaza, 4.40 plaza eta 4.41 plaza.
Deialdian ezarritako oposizioko probak bukatuta, Barañaingo Udalak oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako 5 izangaien zerrenda igorri zuen kalifikazio epaimahaiak. Honako hauek dira: Iñaki Araque Unanua, Aitor Perales Moreno, Lorena Geraldine Perez Villalba, César López Lana eta Luis Roberto Fernández Garcia.
Plaza kopurua handitzearen aurka, gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu zen Nafarroako Administrazio Auzitegian, eta hark errekurtsoa baiesteko ebazpena eman zuen 2024ko ekainaren 24an. Ebazpen horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen, eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak baietsi zuen.
Antolaketa-eginbidea jakinarazita, deklaratzen duena irmoa dela Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 217/2024 prozedura laburtuan 2025eko ekainaren 2an emandako epaia, zeinaren bidez baiesten baitira jarritako errekurtsoak, eta, ondorioz, baliozkotzat jotzen baitira Barañaingo Udaleko udaltzainen plazak betetzeko deialdiaren oinarriak, deialdiko plaza kopurua handitzeari dagokionez.
Adierazi zen noiz eginen zen deialdian gehitutako plaza hutsak hautatzeko ekitaldia (zehazki, 4.39 plaza, 4.40 plaza eta 4.41 plaza). Ekitaldi hori 2025eko uztailaren 11n egin zen, 10:00etan, Barañaingo Udaletxean, eta azken kalifikazioaren puntuazio-ordenaren arabera deitu zitzaien izangaiei, deialdiaren oinarrien 9. apartatuan xedatutakoarekin bat.
PLAZA ZENBAKIA | LANPOSTUA | IZANGAIA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
4.39 | Udaltzain-agentea | Lorena Geraldine Pérez Villalba | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
4.40 | Udaltzain-agentea | César López Lana | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
4.41 | Udaltzain-agentea | Luis Roberto Fernández García | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
Hori guztia ikusirik, ERABAKI DA:
Lehendabizikoa.–Honako hauek izendatzea Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario, bat etorriz udaltzain-agenteen bi plaza (plaza kopurua handitzeko aukerarekin) oposizio bidez betetzeko deialdiarekin:
PLAZA ZENBAKIA | LANPOSTUA | IZANGAIA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
4.39 | Udaltzain-agentea | Lorena Geraldine Pérez Villalba | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
4.40 | Udaltzain-agentea | César López Lana | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
4.41 | Udaltzain-agentea | Luis Roberto Fernández García | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
Bigarrena.–Adieraztea interesdunei izendapen honen bidez Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko direla eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaiela, araubide horren babesean.
Hirugarrena.–Izendatutakoek 2025eko abuztuaren 4an jabetu beharko dute lanpostuaz.
Baldin izendatutako izangaiak ez badira egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko dituzte funtzionario izateko deialdia egin duen erakundean.
Laugarrena.–Erabaki hau prozeduran interesa dutenei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Giza Baliabideen Arloari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2025eko uztailaren 18an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2509909