2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, bete dadin hirigintzako teknikariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Bigarren izendapen proposamena
2025eko ekainaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Usue Beraza Sardonil hirigintzako teknikari izendatzeko proposamena, B mailako 12001 plaza betetzeko Antsoaingo Udalean.
2025eko ekainaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, berriz, argitaratu zen Usue Beraza Sardonil izendatu zela hirigintzako teknikari, B mailako 12001 plaza betetzeko Antsoaingo Udalean.
2025eko uztailaren 1ean, borondatezko eszedentzia eman zitzaion Usue Beraz Sadornili, lanpostuan batere aritu gabe eta berak eskatuta, eta jabetza hartzearen egunetik bertatik.
Horiek horrela, bada, kalifikazio-epaimahaiak proposatu du Begoña Garate Esain izendatzea Antsoaingo Udaleko hirigintzako teknikari, puntu gehien lortu dituen bigarren izangaia baita; hori guztia, hirigintzako teknikari lanpostua oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa bete beharrez.
Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.
Antsoainen, 2025eko uztailaren 2an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2509388