153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko uztailaren 2an hartua, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideen izendapena aldatzen duena.

Estatuaren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera, haren bidez eratutako Transferentzien Batzordeak Lurralde Administraziorako ministroa eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordea izanen ditu buru, eta, horiez gainera, Estatuko Administrazioko zortzi ordezkari eta Nafarroako Gobernuko beste zortzi izanen dira batzordeko kide.

Nafarroako Gobernuak, 2023ko irailaren 27ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Parlamentuko parlamentu taldeek eta foru parlamentarien elkarteek Transferentzien Batzordean izanen dituzten ordezkariak izendatzeko jarraibideak ezarri zituen. Horretarako, Nafarroako Gobernuari berariaz eskatu behar zioten, eskaera egiaztatzeko moduko edozein bitarteko erabiliz, Transferentzien Batzordean tokia izateko, Nafarroako Gobernuak batzorde horretan duen ordezkaritzaren barnean.

Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideak izendatu ziren.

Nafarroako Gobernuaren 2025eko martxoaren 12ko eta 19ko erabakien bidez, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideak aldatu ziren.

Nafarroako Alderdi Sozialistaren parlamentu taldeak bere ordezkariak aldatzea proposatu du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideak aldatzea, honela:

Nafarroako Alderdi Sozialistaren parlamentu taldearen ordezkari gisa, Ainhoa Unzu Gárate andrea izendatzen da batzordekide titular, eta Kevin Lucero Domingues jauna ordezko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, parlamentu taldeei eta Lurralde Politikarako Ministerioari, eta igortzea Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira.

Iruñean, 2025eko uztailaren 2an.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.

Iragarkiaren kodea: F2509376