1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
513E/2025 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 15.000 euroko kreditu gehigarria baimentzen baita dirulaguntza honen 2025eko deialdirako: "Nazioartekotzeko bultzada bonuak".
Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 901E/2024 Ebazpenaren bidez, "Nazioartekotzeko bultzada bonuak" dirulaguntzaren 2025eko deialdia onetsi zen. Ebazpen berean, 2026. urterako 145.000 euroko gastua baimendu zen, indarreko gastu-aurrekontuko "Kanpo sustapenerako dirulaguntzak enpresentzat" izeneko 810003 81400 4709 431300 partidaren partida baliokidearen kargura, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.
Deialdiaren 5 oinarriak honako hau ezartzen du:
"5. oinarria.–Dirulaguntza emateko irizpideak.
1. Dirulaguntza hauek banakako ebaluazioaren araubidean emanen dira. Hori dela-eta, eskaerak oinarri hauetan ezarritakoaren arabera ebaluatuko dira eta 3. oinarrian ezarritakoa aplikatuz esleituko da dirulaguntza.
2. Eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuan modalitate bakoitzerako kreditua baldin badago:
a) Bultzada bonua, hastapena: 45.000 euro.
b) Bultzada bonua, finkapena: 100.000 euro".
Eskaerak aurkezteko epearen barnean bi modalitateetarako jaso diren eskaerek deialdi honetan baimendutako kreditua gainditzen dute.
901E/2024 Ebazpenak ezartzen du 100.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria baimentzeko aukera; kopuru hori laguntzetarako aplikatzen ahalko da beste deialdirik egin beharrik gabe, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenak arautuko du.
Bestalde, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1238E/2024 Ebazpenaren bidez, 2024ko deialdiko "ETEentzako laguntzak enpresaren nazioartekotze plana gauzatuko duten pertsonak kontratatzeko" esleitu ziren, guztira 240.000 euro. Horietatik, 120.000 euro 2025eko gastu-aurrekontuko "Kanpo sustapenerako dirulaguntzak enpresentzat" izeneko 810003 81400 4709 431300 partidaren kargura ordainduko dira, eta beste 120.000 euro partida horren baliokide gisa 2026rako gaitzen den partidaren kargura ordainduko dira, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.
Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 418E/2025 Ebazpenaren bidez, onartu da "ETEentzako laguntzak enpresaren nazioartekotze plana gauzatuko duten pertsonak kontratatzeko" izeneko laguntzei hiru enpresek egindako ukoa eta handitu da laguntza jaso zuen azken enpresari emandako zenbatekoa, aurrekontu faltagatik legokiokeena baino txikiagoa izan baitzen. Itxaron-zerrendan enpresa gehiagorik ez dagoenez, 15.000 euroko kreditu erabilgarria izanen da 2026an gaituko den partidan, zeina indarreko gastu-aurrekontuan dagoenaren baliokidea izanen baita ("Kanpo sustapenerako dirulaguntzak enpresentzat" partida, 810003 81400 4709 431300 zenbakia).
Horregatik guztiagatik, eta Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duena betetzen denez, proposatzen da 15.000 euroko kreditu gehigarria baimentzea "Nazioartekotzeko bultzada bonuak" dirulaguntzaren 2025eko deialdirako. Kreditu hori 2026rako gaitzen den partidaren kargura izanen da, zeina indarreko gastu-aurrekontuan dagoenaren baliokidea izanen baita ("Kanpo sustapenerako dirulaguntzak enpresentzat" partida, 810003 81400 4709 431300 zenbakia).
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duena betetzen denez, baimentzea 15.000 euroko kreditu gehigarria "Nazioartekotzeko bultzada bonuak" dirulaguntzaren 2025eko deialdirako, indarreko gastu-aurrekontuko "Kanpo sustapenerako dirulaguntzak enpresentzat" izeneko 810003 81400 4709 431300 partidaren baliokide gisa 2026rako gaitzen den partidaren kargura, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko uztailaren 21ean.–Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
Iragarkiaren kodea: F2509995