1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1553/2025 EBAZPENA, 2025eko uztailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena. Haren bidez xedatzen da Maider Pérez de Villarreal Zufiaurrek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea -D sekzioko 166/2025 zenbakidun prozedura laburtua duen errekurtsoa- Iruñeko Administrazioarekiko Auzietarako 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.
Iruñeko Administrazioarekiko Auzietarako 2 zenbakiko Epaitegiak jakinarazi du Maider Pérez de Villarreal Zufiaurre andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela 1028/2025 Ebazpenaren aurka –Unibertsitateko errektorearena, 2025eko maiatzaren 27koa–. Ebazpen horren bidez ebatzi ziren Maider Pérez de Villarreal Zufiaurre andreak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2025eko apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren aurka (unibertsitateko irakasle titularren kidegoko 29 lanpostutara sartzeko lehiaketa) aurkeztu zuen berraztertzeko errekurtsoa eta hura eteteko egin zuen eskaera.
Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 50. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak (estatutuak 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsi zituen, eta Nafarroako Gobernuaren 2011ko martxoaren 21eko erabaki batek aldatu) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Iruñeko Administrazioarekiko Auzietarako 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea aurrekarietan azaldutako 1028/2025 Ebazpenaren aurka -Unibertsitateko errektorearena, 2025eko maiatzaren 27koa- Maider Pérez de Villarreal Zufiaurrek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea, D sekzioko 166/2025 zenbakidun prozedura laburtuari dagokiona.
Bigarrena.–Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioaren 29/1998 Legearen 49. artikuluaren babesean, dei egiten zaie sarbide lehiaketara aurkeztu ziren izangai guztiei, interesdun diren aldetik, egoki baderitzote M Sekzioko 184/2025 Oinarrizko Eskubideen Prozeduran demandatu gisa ager daitezen, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1 zenbakiko Epaitegian, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzietarako 2 zenbakiko Epaitegira igortzea.
Iruñean, 2025eko uztailaren 23an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.
Iragarkiaren kodea: F2510180