1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
5595/2025 EBAZPENA, uztailaren 4koa, zeina eman baitu Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak, kargutik kentzen duena Jesús María Vaca Guergué, Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendaria.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuek (zehazki, 12. artikuluko ñ) letrak) eskumena esleitzen diote erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari izenda ditzan, bitarte baterako, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak, betiere aurretik aldeko txostena emanik funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak. Aipatutako estatutuak ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horrenbestez, eta eman zaizkidan ahalmenekin bat (honako hauek eman dizkidate ahalmenak: otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua, zeinaren bidez zehazten baitira langileen arloko eskudantziak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetan, eta ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baitira Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak),
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Jesús María Vaca Guergué, Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendaria, zeina atxikirik baitago Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari. Kargugabetzeak 2025eko uztailaren 27an izanen ditu ondorioak (egun horretan eman zituen azkenekoz zerbitzuak buru gisa). Emandako zerbitzuak eskertzen zaizkio.
2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Arreta Goiztiarreko Zentroari, Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalari, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko uztailaren 4an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F2509606