153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

194E/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskaturik, Jose Ignacio Zabalza Valencia, zeina baita NBEUFek eta LGENFek finantzatutako Laguntzen eta Estatuaren Laguntzen Laguntza Juridikoaren Bulegoko burua.

Jose Ignacio Zabalza Valenciak, zeina baita NBEUFek eta LGENFek finantzatutako Laguntzen eta Estatuaren Laguntzen Laguntza Juridikoaren Bulegoko burua, uko egin dio bere burutzari, 2025eko uztailaren 14ko ondorioekin. Postu horretarako izendatu zuten, bitarte baterako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 28ko Foru Aginduaren bidez.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak (251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Hortaz, erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak (foru dekretu horren bidez zehazten dira langileen arloko eskudantziak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetan),

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Jose Ignacio Zabalza Valencia, zeina baita NBEUFek eta LGENFek finantzatutako Laguntzen eta Estatuaren Laguntzen Laguntza Juridikoaren Bulegoko burua, 2025eko uztailaren 14ko ondorioekin, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 1ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2509326