1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
246E/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Osasuneko kontseilariaren ekainaren 30eko 225E/2025 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Agindu horren bidez Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 28/2021 Foru Agindua aldatzen da, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Osasuneko kontseilariak ekainaren 30ean emandako 225E/2025 Foru Aginduaren bidez aldatu zen Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordearen osaera.
Foru agindu horretan akatsa atzeman da, kargutik kentzen baita María Luisa Arcos Vieira andrea, adierazita medikuntzako profesional gisa izan dela batzorde horretako kide, baina zuzenbidearen arloko profesional gisa aritu da batzordean.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta uztailaren 29ko 71/2021 Foru Dekretuaren 5. artikuluak esleitutako eskudantziak baliatuz (71/2021 Foru Dekretua, uztailaren 29koa, zeinaren bidez sortzen baitira, batetik, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordea, eta bestetik, Hiltzeko laguntza emateko kontzientzia-eragozpenak dituzten profesional sanitarioen Erregistroa),
AGINTZEN DUT:
1. Zuzentzea Osasuneko kontseilariaren ekainaren 30eko 225E/2025 Foru Aginduaren xedapen zatiko lehen puntuan atzemandako akatsa. Honako hau dioen tokian:
"1. Honako hauek kargutik kentzea 2025eko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin: María Luisa Arcos Vieira andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kidea, medikuntzako profesional gisa, eta Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko burua".
Honela behar du:
"1. Honako hauek kargutik kentzea 2025eko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin: María Luisa Arcos Vieira andrea, Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kidea, zuzenbidearen arloko profesional gisa, eta Nafarroako Foru Komunitatean hiltzeko laguntza emateko Berme eta Ebaluazio Batzordeko burua".
2. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko uztailaren 15ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2509689