153. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

232E/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Luis Sarrato Martínez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko buru eta Beatriz Chapi Peña andrea batzorde horretako buruorde izendatzen dituena.

2022ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitara eman zen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretua, zeinaren bidez sortzen eta arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea.

2022ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ekoan, argitara eman zen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 6. artikuluan xedaturik dago, burutzari eta buruordetzari dagokienez, ezen behin Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatuta eta organo horren barne-araudiaren erregelamendua idatzita, kide horiek beren artean aukeratuko dutela nor izanen den burua eta nor buruordea, aipatu erregelamenduan ezarritako prozedurarekin bat etorriz.

Bioetika Batzordeak, 2022ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko barne-araudia. 7. artikuluak xedatzen du batzordeak burua hautatuko duela bere kideen artean, eta 9. artikuluak, berriz, buruordea hautatuko dela modu berean. Batzordeko burua eta buruordea Nafarroako Gobernuan osasunaren arloko eskumena duen departamentuko titularrak izendatuko ditu, Bioetika Batzordeak proposaturik.

Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeak, 2025eko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, Luis Sarrato Martínez jauna hautatu du batzordeko buru, aurreko titularrak uko egin ondoren.

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeak, 2025eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, Beatriz Chapi Peña andrea hautatu du batzordeko buruorde; izan ere, buruordetza hutsik geratu da, aurreko buruordea batzordeko buru izendatu dutelako.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortzen eta arautzen duen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 6. artikuluaren arabera,

AGINTZEN DUT:

1. Luis Sarrato Martínez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko buruorde kargutik kentzea, eta batzorde horretako buru izendatzea, foru agindu hau sinatzen denetik aurrerako ondorioekin.

2. Beatriz Chapi Peña andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko buruorde izendatzea, foru agindu hau sinatzen denetik aurrerako ondorioekin.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Luis Sarrato Martínez jaunari eta Beatriz Chapi Peña andreari.

4. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordera, Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko uztailaren 1ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2509516