3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA NAGUSIA
Bere jabetzako higiezin bat besterentzeko segidako laugarren enkante publikoa
Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak honako higiezin hau besterentzeko baimena eman zion Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari 2023ko irailaren 21ean:
Lokala Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dauden lau erregistro-finkak osatzen dute. Hona hemen xehetasunak:
1564 hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 216 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 1452. liburukian, 923. liburuan, 111. folioan, 6. altarekin.
12.586 hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 195 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 381. liburukian, 212. liburuan, 41. folioan, 4. altarekin.
13.235 hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 216 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 419. liburukian, 218. liburuan, 166. folioan, 4. altarekin.
13.273 hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 195 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 422. liburukian, 219. liburuan, 60. folioan, 7. altarekin.
Hauek dira katastroko erreferentziak eta azalerak:
310000000001985868EJ: 98,20 m².
310000000001985869RK: 103,10 m².
310000000001985859BA: 193,60 m².
310000000001985878PQ: 215,20 m².
310000000001985858LP: 191,50 m².
Hirigintzako baldintzak: Hirigintza-plangintzaren ondoriozkoak, interesdunek udalean egiaztatu beharrekoak.
Lehendik dauden eraikinen energia-efizientziaren ziurtagiriaren arabera (2023-01-09an erregistratua Nafarroako Gobernuko Eraikinen Energia-efizientziaren Ziurtagirien Erregistroak esleitutako 123531 erregistro-zenbakiarekin), higiezinak kalifikazio hau lortu du:
Energia-kontsumoa (kWh/m²): 201.14 - D letra.
CO2emisioak urtean(kg/m²): 42.5 - D letra.
Gutxieneko lizitazio prezioa 286.708 euro da (berrehun eta laurogeita sei mila zazpiehun eta zortzi euro) higiezinarentzat. Murrizketa hori Nafarroako Probintziako Zuzendaritzak (GSDN) 2025eko uztailaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez arrazoitu zen, eta Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak 2025eko ekainaren 20an baimendu, bat etorriz Gizarte Segurantzaren ondareari buruzko urriaren 9ko 1221/1992 Errege Dekretuaren 15.4 artikuluarekin.
Eratu beharreko bermea (lizitazio prezioaren %5): 14.335,40 euro (hamalau mila hirurehun eta hogeita hamabost euro eta berrogei zentimo).
Enkantean jarritako lokala bisitatzen ahalko da, aurretik eskatuz gero Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Idazkaritzaren Ondare Atalari, dela 948289313 telefonora deituz, dela helbide honetara idatziz: navarra.secretariaprovincial@seg-social.es.
Enkantea baldintza-agirian jaso diren administrazio klausulei jarraikiz eginen da. Baldintza-agiri hori balizko lizitatzaileen eskura dago Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzan (Oliveto Kondearen etorbidea 7, 4. solairua, Iruña, 948289313 telefonoa, 9:00etatik 14:00ak bitarte), baita www.seg-social.es web-orrian ere.
Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta horretarako epea 2025eko irailaren 19ko 14:00etan bukatuko da. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren Erregistroan aurkeztuko dira (Oliveto Kondearen etorbidea 7, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako edozein erregistrotan.
Enkante publikoa 2025eko irailaren 30ean eginen da, 09:30ean, GSDNko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren egoitzan (Oliveto Kondearen etorbidea 7, 5. solairua, Iruña), horretarako eratutako mahaiaren aurrean.
Iruñean, 2025eko uztailaren 22an.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako probintzia-zuzendaria, María Halcón Ruiz de Alda.
Iragarkiaren kodea: E2510016