2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
25-00927 gora jotzeko errekurtsoa, euri-urak husteko sistema egokitzeko eskaera bati buruz
Honen bidez, aditzera ematen da María Luz Salazar Bujandak 25-00927 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10–sarrera Ezkirotz kaletik– 31007 Iruña), 2024eko urriaren 4an aurkeztutako idazkian jasotako eskaerari buruz, zeinean euri-urak husteko sistema egokitzea eskatzen baitzuen.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Vianan, 2025eko uztailaren 10ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2509586