152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

25-00454 gora jotzeko errekurtsoa, fabrikako harlangaitz horma bat berreraikitzeko errekerimenduari buruzkoa

Honen bidez jakinarazten da Amelia Gutiérrez Salazarrek 25-00454 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako alkatearen 2025eko otsailaren 14ko ebazpen baten aurka, zeina fabrikako harlangaitz horma bat berreraikitzeko errekerimenduari buruzkoa baita.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2025eko uztailaren 10ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2509585