152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Hirigintza-hitzarmena UE-5.5 unitatean. Jendaurrean jartzea

Elortzibarko Udalak eta Julio Ramón Esparza Palaciosek eta Celia Fernández Azcáratek, Noaingo UE-5.5 unitatearen lurzatien titularrek, hirigintza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 eta 25.5 artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Noainen (Elortzibar), 2025eko uztailaren 16an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2509715