2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Birpartzelazio proiektua Noaingo 5. eremuko UE 5.5 unitatea. Jendaurrean jartzea
Alkatetzak uztailaren 2025eko 15ean eman 2025-0905 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Noaingo UE 5.5 exekuzio unitaterako (5. eremua) birpartzelazio proiektua, Serrería Esparza SLk sustatua. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.a) eta 74.b) artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan interesdun orok espedientea aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, jendearendako ordutegian, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira.
Noainen (Elortzibar), 2025eko uztailaren 16an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2509713