2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Gora jotzeko 25-01152 errekurtsoa, Eraikingintza ordenantzaren 67. artikuluaren aldaketaren behin betiko onespenaren aurka
Honen bidez jakinarazten da ezen Maravillas Lezáun Juánizek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Eguesibarko Udalak osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka (2025eko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16an, argitaratutako erabakia). Horren bidez, behin betiko onesten da Eguesibarko Udal Planeko Eraikingintza ordenantzaren 67. artikuluaren aldaketa (determinazio xehatuak Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruan). Errekurtso hori Nafarroako Administrazio Auzitegian ari dira izapidetzen, 25-01152 gora jotzeko errekurtsoa da, hain zuzen.
Ordenantzaren aipatu aldaketak interesdun kopuru zehaztugabe bati eragiten dionez gero, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian aipatu errekurtsoan, hamar egun balioduneko epean, dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina; hori guztia, bete beharrez xedatuta dagoena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2.a) artikuluan.
Sarrigurenen, 2025eko uztailaren 11n.–Udal-idazkaria, Jesús Erburu Arbizu.
Iragarkiaren kodea: L2509596