2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Akats zuzenketa iragarki honetan: Udal Plan Orokorraren aldaketa, Gorraizko C.6 unitatean. Hasierako onespena
2025Eko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 26an, argitaratu zen iragarki hau: Udal Plan Orokorraren aldaketa, Gorraizko C.6 unitatean. Hasierako onespena.
Testuan akats bat dagoela ikusita, iragarki hau ematen da argitara, zuzentzeko:
Honela dioen tokian:
Aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Udal Plan Orokorra aldatzea Gorraizko C.6 unitatean (C.6.33 eta C.6.34 lurzatiak), Jesús Barriuso de Miguelek sustaturik. Hori guztia, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Honela behar du:
Aditzera ematen da Udalbatzak, 2025eko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa xehakatu bat egitea Udal Plan Orokorrean, Gorraizko C.6 unitatean (C.6.33 eta C.6.34 lurzatiak), Jesús Barriuso de Miguelek sustaturik. Hori guztia, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko ekainaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2509167