152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

UO-10 jarduketa-unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2025eko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Urdiaingo UO-10 jarduketa-unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua. Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urdiainen, 2025eko ekainaren 30ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2509278