2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
2025-2026 denboraldirako ehiza-txartelak borondatez ordaintzeko epea: ehiza nagusia, ehiza xehea eta ehiza nagusia eta xehea
Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko uztailaren 18an egindako bileran, erabaki du onestea, besteak beste, 2025-2026 denboraldirako ehiza nagusirako, ehiza xeherako eta ehiza nagusirako eta xeherako txartelak nahi dituzten tuterarren eta kanpokoen likidazioen errolda, eta, orobat, horiek ordaintzeko epea irekitzea (2025eko uztailaren 21etik abuztuaren 29ra); hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Tuterako tokiko barrutiaren ehiza aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantzan. Dena den, aurreikusita dagoenez ehiza denboraldia abuztuaren 15ean hastea, ehizan aritu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da ordurako ordainagiria ordainduta edukitzea. Bajak egin behar dira berritzea baino 15 egun lehenago, gutxienez. Ordainagiria ez bada ordaintzen borondatez ordaintzeko epearen barnean, horrek eraginen du ehiztariari baja ematea Tuterako tokiko barrutiko kide gisa. Dena dan, ordaintzeko obligazioak bere horretan jarraituko du. Baimena ordaindu ondoren, zenbatekoa ez da itzuliko inola ere.
Ordainketa egiten ahal da eskudirutan, udaletxeko hirugarren solairuan (Diruzaintza), edo ordainketa-gutunean ageri diren banku-entitateetan. Izan ere, ez dago denboraldiko txartelaren ordainagiria helbideratzerik.
Tuteran, 2025eko uztailaren 18an.–Zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2510037