152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Proiektu honek ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda: Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren UC-44 Plan Berezia, igogailua paratzeko Zangozako etorbideko 9an dagoen etxebizitza-eraikinean. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2025eko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Tafallako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren UC-44 Plan Bereziaren behin betiko onespenak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua. Plan horren bidez igogailua paratu nahi da Zangozako etorbideko 9an dagoen etxebizitza-eraikinean, eta, horretarako, 30 m² desjabetu behar dira eraikin horretan beheko solairuan dagoen lokaletik.

Hasierako onespena 2025eko martxoaren 27ko osoko bilkuran erabaki zen, eta argitaratu zen 2025eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an. Jendaurreko aldia iragan eta ez da haren aurkako alegaziorik jarri. Orobat, jabeen erkidegoak aurkeztutako dokumentazioa ikusi da.

Horiek horrela, Tafallako Udalak, 2025eko ekainaren 26ko osoko bilkuran, xedapen-zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea Tafallako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren UC-44 Plan Bereziaren behin betiko onespenak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua. Plan horren bidez igogailua paratu nahi da Zangozako etorbideko 9an dagoen etxebizitza-eraikinean, eta, horretarako, 30 m² desjabetu behar dira eraikin horretan beheko solairuan dagoen lokaletik.

–Katastroko erreferentzia: 27. poligonoa, 8. lurzatia (SU 1, U.U 1).

–Erregistroko erreferentzia: 14353. finka, 1578. liburukia, 218. liburua, 194. orria.

–Okupatu beharreko azalera: 30 m², beheko solairuan dagoen lokalean. 3,10 metroko altuera librea du, eta atzeko aldeak Las Ruedas pasealekura ematen du.

–Tokia: Zangozako etorbidea 9, behea.

–Ondasun eta eskubideen titularrak:

  • Martínez, Huarte-Mendicoa, José Manuel, 14. posta-kutxa, 31300 Tafalla.
  • Martínez, Huarte-Mendicoa, María Concepción, 14. posta-kutxa, 31300 Tafalla.

Bigarrena.–Ondasunen eta eskubideen zerrenda horretako lurra okupatzeko beharra deklaratzea.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea alkateari eta Udaleko arkitektoari honako agiri hauek eta espedientea behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren gainerakoak sinatzeko: okupatu aurreko aktak, adostasunekoak, ordaintzekoak eta okupaziokoak.

Laugarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala, kontuan harturik beharrezkoa dela oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko lanak egitea, eta, orobat, Nafarroako Gobernuari igortzea espedienteko dokumentazioa.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea titular ukituei eta jabeen erkidegoari eta jendaurrean jartzea zerrenda hau entitate honetako iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo eskuragarritasunaren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.

Tafallan, 2025eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2509260