2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
25-00605 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena ofizioz tramitatzea espediente bat, grafikoki aldatzeko lurzati baten mugak eta azalera
Iragarki honen bidez, aditzera ematen da 25-00605 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, Nafarroako Administrazio Auzitegian, Mercedes Arnedo Larak, Gregorio Agesta Zozayaren izenean eta hura ordezkatuz, kontra egiteko Sunbillako Udaleko Alkatetzak 2024ko otsailaren 21ean emandako ebazpen bati, zeinak hizpide baitzuen ofizioz tramitatzea espediente bat, grafikoki aldatzeko lurzati baten mugak eta azalera.
Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, ager daitezen (baldin beren eskubidearen aldekoa dela uste badute eta uzi horiei kontra egin nahi badiete) Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua; hain zuzen ere, garatzeko Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), jarraikiz artikulu horri maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketari.
Sunbillan, 2025eko uztailaren 9an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L2509570