2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SORLADA
Aldaketa Eraikingintza ordenantzan. Hasierako onespena
Sorladako Udalak, 2025eko martxoaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehakatua egitea Oibarko Udal Plan Orokorreko eraikingintza ordenantzan.
Jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatu aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Sorladan, 2025eko uztailaren 11n.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2509615