2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Kudeaketarako hirigintza-hitzarmena, AR-3 banaketa eremuko S-9 sektorerako. Behin betiko onespena
Alkatetzaren 2025eko otsailaren 14ko ebazpen baten bitartez, hasiera batez onetsi eta jendaurrean jartzea erabaki zen kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proposamen bat, zeina sustatu baitute AR-17 San Adrián SL eta Edificaciones Sergado SL enpresek. Hitzarmenaren xedea da Udalean izapidetzen ari den hiri-jarduketarako plan berezi baten ondoriozko hirigintza-determinazio xehatuen exekuzio baldintzak ezartzea. Plan horren helburua da San Adriango Udal Plan Orokorreko AR-3 banaketa eremuko S-9 sektoreko lurzati batzuek osatzen duten eremua lehengoratzea.
Onespen horren iragarkia 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, baita udal honen egoitza elektronikoan ere.
Jendaurreko nahitaezko epean ez da jaso haren aurkako alegaziorik.
Horrenbertzez, Osoko Bilkuraren 2025eko ekainaren 26ko ebazpen baten bitartez, behin betiko onetsi zen aipatutako hitzarmena. Hori dena, jarraikiz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.2 artikuluari (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi zuen) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluari (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
San Adrianen, 2025eko ekainaren 26an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2509181