2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Egile Berrientzako 2025eko Euskarazko XXXV. Literatura Lehiaketa. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 843266.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/843266).
Sarien deialdi honen xedea da euskarazko literatura sorkuntza sustatzea eta bultzatzea, egile berrien eskutik. Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzean. Gaia nahierakoa da. Euskaraz idatzi behar dira lanak, eta jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute.
Iruñean, 2025eko uztailaren 1ean.–Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L2509291