152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udal dirulaguntzak, 2025eko udan hiri-kanpaldiak egiteko. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 842919.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/842919).

a) Onuradunak: laguntza eskatzen den unean, baldintza hauek betetzen dituen familia-unitateak eskatzen ahalko du laguntza. Orobat, baldintza horiek dirulaguntza eskatu den astean edo asteetan mantendu beharko dira.

1. Familia-unitate eskatzaileko kide guztiak Orkoienen erroldatuta egotea.

2. Dirulaguntza hori familia-unitate guztiek jaso ahal izanen dute, 20.000 euroko per capita errenta gainditzen ez badute.

3. Hiri-kanpaldiak Orkoienen egitea, salbu eta udalerrian egiten den eskaintzak ez baditu betetzen familiak hautatutako hizkuntza-aukeraren beharrak, kanpaldiaren gaia edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko ordutegi-premiak.

4. Zerbitzuaren kostuaren %100 ordaintzeko eskatzen duten familiek (zaurgarritasun egoeran egon behar dute) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren aldez aurreko txostena beharko dute.

b) Xedea: oinarri hauen xedea kontziliazioaren arloko dirulaguntzak emateko prozedura arautzea.

Erantzukizun sozialetik abiatuta, laguntza horiekin Udalak esku artean izan nahi du tresna berariazko bat, Orkoiengo familiek aukera izan dezaten kontziliazioa ahalik eta modurik bidezkoenean eta eraginkorrenean gauzatzeko. Horretarako, dirulaguntzak emanen dira 3 eta 12 urte bitarteko haurrak hiri-kanpaldietara joan daitezen 2024ko udan.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren egoitza elektronikoan.

d) Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez, 3.000 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 29tik irailaren 15era artekoa izanen da.

Orkoienen, 2025eko ekainaren 28an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2509239