2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1005. eta 1006. lurzatietan (Kale Nagusia 70 eta 72). Hasierako onespena
Alkatearen uztailaren 9ko 2619/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen katastroko 2. poligonoko 1005. eta 1006. lurzatietarako xehetasun-azterketa, Javier Gastaminza Ruedak sustatuta. Haren bidez ezarri nahi dira eraikuntzaren baldintza bolumetrikoak, lerrokadurak, garaierak eta lurzatiko itxiturak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Aurrekoa, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan xedatuarekin.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Olaztin, 2025eko uztailaren 9an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2509584