2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Balorazio txostenaren proiektua. Berriz jendaurrean jartzea
Kontuan hartuz 2024an jendaurrean jarri zen dokumentua ez zela 2024ko martxoko behin betiko dokumentua, Eloko Udalaren jarduketak atzera eramaten dira, Eloko Udalaren balorazio txostenaren proiektua jendaurrean jartzeko izapide berri bat egiteko.
Eloko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua (2024ko martxoko behin betiko dokumentua) jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua (2024ko martxoko dokumentua) interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak http://www.izaga.es/general/transparencia/ helbidean, eta Udalaren web-orrian (https://sedeelectronica.monreal.es/tablondeanuncios/), bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere: https://sedeelectronica.monreal.es/.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Elon, 2025eko uztailaren 11n.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2509610