152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Balorazio txostenaren proiektua. Berriz jendaurrean jartzea

Balorazio txosten berria berriz jartzen da jendaurrean, 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita; hori guztia, bat etorriz, batetik, Mendabiako balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoak egindako bigarren bilkuran hartutako erabakiarekin, eta, bestetik, ezarrita dagoenarekin irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren 41.3 artikuluan (haren bidez onetsi zen Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea garatzeko erregelamendua).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta web-orrian (esteka honen bidez: https://sedeelectronica.mendavia.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=15568), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2025eko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2509229