2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Herri-lurraren desafektazioa, 10. poligonoko 263. eta 264. lurzatien erabilera lagatzeko, parke fotovoltaikoa instalatzeko
Funesko Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 20.845,00 m²-ren desafektazioa 10. poligonoko 263. eta 264. lurzatietan, bai eta 10. poligonoko 176. eta 153. herri-lurzatien desafektazioa ere, ebakuazio-lineak (zortasuna) ukituak baitira. Hain zuzen, herri-lurrak lagako zaizkio "Raso Generación Sociedad Limitada" merkataritza-sozietateari, instalazio fotovoltaiko bat ezar dezan La Plana alderdian. Instalazio horren helburu nagusia izanen da energia elektrikoa sortzea eta energia hori sarean txertatzea Milagro-Bodega Romana deritzon 10. linean (13,2kV), Milagroko BTAren barnean (13,2kV).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.
Funesen, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2509210