2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legean xedatua aplikatuz, Etxarri Aranazko udalerriko balorazio txostenaren proiektua hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesa dutenen eskura egonen da udaletxean, baita Etxarri Aranazko Udalaren web-orrian edo egoitza elektronikoan ere (https://etxarriaranatz.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), kontsultak egin eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Etxarri Aranatzen, 2025eko uztailaren 10ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2509618