152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, eskola-jantokietarako, 2025ean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 845309.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/845309).

Xedea: Gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak ematea, banakako ebaluazioaren araubidean, eskola-jantokietara joan daitezen Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasleak, baldin erroldaturik badaude eta bizi badira Lizarrako gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualdean (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin).

Onuradunak: Lizarrako oinarrizko eskualdeko bizilagunak (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin), baldintzak betetzen badituzte.

Oinarri arautzaileak: Erabakiaren eranskinean jaso diralaguntza honen oinarri arautzaileak (Erabakia, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, dirulaguntzak emateko 2025ean, eskola-jantokietarako, Lizarrako, Muniain-Aberingo eta Morentingo bizilagunei).

Zenbatekoa: Deialdirako zenbateko osoa 13.400 euro da.

Eskabideak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko ekainaren 23tik 27ra.

Lizarran, 2025eko ekainaren 13an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2509609