2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Besterengarritasuna deklaratzea Gazolazko jarduera ekonomikoen sektoreko udal-titulartasuneko lurzatietan. Jendaurreko informazioa
Zizur Zendeako Udalak, 2025eko uztailaren 2an egindako bilkuran, erabaki zuen besterengarri deklaratzea jarraian ageri diren lurzatiak, gero enkante publiko bidez besterentzeko:
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko P-6.1 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 443. lurzatia); lurzatiak zenbait jabe ditu, eta Udala %8,54ren jabe da.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko P-9.2 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 451. lurzatia); lurzatiak zenbait jabe ditu, eta Udala %43,64ren jabe da.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko P-9.3 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 452. lurzatia); lurzatiaren jabari osoa da Udalarena, %100ean.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko P-9.4 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 453. lurzatia); lurzatiaren jabari osoa da Udalarena, %100ean.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko P-9.5 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 454. lurzatia); lurzatiaren jabari osoa da Udalarena, %100ean.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko P-13 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 462. lurzatia); lurzatiaren jabari osoa da Udalarena, %100ean.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko P-15 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 464. lurzatia); lurzatiak zenbait jabe ditu, eta Udala %5,65ren jabe da.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko E-1 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 466. lurzatia); lurzatiaren jabari osoa da Udalarena, %100ean.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko ZV-1 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 467. lurzatia); lurzatiaren jabari osoa da Udalarena, %100ean.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko ZV-2 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 468. lurzatia); lurzatiaren jabari osoa da Udalarena, %100ean.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko ZV-3 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 469. lurzatia); lurzatiaren jabari osoa da Udalarena, %100ean.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko ZV-4 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 470. lurzatia); lurzatiaren jabari osoa da Udalarena, %100ean.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko ZV-5 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 471. lurzatia); lurzatiaren jabari osoa da Udalarena, %100ean.
–Gazolazko jarduera ekonomikoen sektorerako birpartzelazio proiektuko ZV-6 lurzatia (Gazolazko katastroko 3. poligonoko 472. lurzatia); lurzatiaren jabari osoa da Udalarena, %100ean.
Hori guztia, arau hauekin bat: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132.1 artikulua (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa) eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 122. artikulua.
Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Gazolatzen, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2509434