152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa Lizasoaingo 1. exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2024ko irailaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat Udal Plan Orokorraren determinazio xehatuetan. Aldaketak Lizasoaingo 1. exekuzio-unitateari eragiten dio, eta Antonia Luis Gil-Delgado Andrada Vanderwildek sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza zendean, 2025eko ekainaren 27an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2509219