2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAURRETA
Balorazio txostenaren berrikuspena. Behin-behineko onespena
Bidaurretako Udalak, 2025eko ekainaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legean ezarrita dagoela katastro-balioak eguneratu beharko direla onetsi edo berrikusi zirenetik 5 urte iragan denean, eta ikusirik aipatu epea iragan dela, Bidaurretako Udaleko Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:
1.–Behin-behinean onestea balorazio txostenaren berrikuspenaren proiektuaren dokumentua.
2.–Jendaurrean jartzea hasiera batez onetsitako balorazio txostenaren berrikuspenaren proiektuaren dokumentua, 20 egunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.
Bidaurretan, 2025eko uztailaren 16an.–Alkatea, Enara Rabina del Río.
Iragarkiaren kodea: L2509693