152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Balorazio txostena berrikustea

Barañaingo Udalak, 2025eko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Barañaingo balorazio txostena berrikustea.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bai eta egoitza elektronikoan ere: https://sedeelectronica.baranain.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=15727, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Barañainen, 2025eko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2509513