152. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Birpartzelazio proiektua eta urbanizazio proiektua, Eguarasko UE EGU-7-A unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko uztailaren 11ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi ziren birpartzelazio proiektu bat eta urbanizazio proiektu bat Eguarasko UE EGU-7-A unitaterako, Iván Carmona Lópezek eta Claudia Osés Ruizek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. ,74., 134. eta 152. artikuluetan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Eritzegoitin (Atetz), 2025eko uztailaren 11n.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.

Iragarkiaren kodea: L2509602