2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 543. eta 545. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko ekainaren 30eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Arguedasko 5. poligonoko 543. eta 545. lurzatietan, udal planeamenduko erabilerak aldatzeko, herritarrek parte-hartzeko prozesua egin ondoren (hala ezarrita dago Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 7. artikuluan).
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2025eko uztailaren 1ean.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2509297